Eriken bloga

June 5, 2006

311. GELA

Filed under: Euskera

Hilabete askotan, Hegoafrikako udal ospitale bateko 311. gelako madarikazioan sinetsi izan dute bertakoek. Goizero zaintza intentsiboetarako gela horretan hilotz bat aurkitzen zuten ostiraletan, hutsik egin gabe. Egia da paziente guztiek tratamendu larriak jasan zituztela, baina ez zeuden hiltzeko arriskuan. Mediku-taldea, harrituta, airearen kutsadura bakteriologikoa izan ote zitekeen pentsatzen hasi zen. Biktima ugarien familiek eskatuta, agintariek ikerketa bat eskatu zuten.

311. gelan, bitartean, ostiralero hilotz bat aurkitzen jarraitu zuten, eta azkenean, erizain edo mediku ero baten ekintza ote zen susmatzen hasi zirenez, gelan ezkutaleku bat prestatzea otu zitzaien, zer gertatzen zen ikusteko…

Hurrengo egunean, trampa jarriz gero, polizia bertan sartu zen bertan zer gertatu ote zen ikusi ahal izateko. Hor geratu zen paziente batekin hiltzaileari itxaroten eta orma baten goiko partean, camera bat zer gertatzen den ikusteko.

Hurrengo egunean, beste poliziak sartu zirenean logelara, pazientea hilda agertu zen. Armairua zabaltzerakoan, poliziak jauzi zen kampora hilda ere, biak beldur itxura aurpegian erakutziz.

Berak zeukan bideoa atera,telebistan sartu eta ikusi zuten nola gau erdian, lainomordo bat atetik sartzen zen, eta lainoen artean, bakarrik nabarmentzen ziren hiru gauza: hiruhortzeko bat, buztan hezi baten formarekin, eta gorri-ilun eta goibelak.

Hori izan zen ikusi zuten guztia laino guztia gelan sartu baino lehen. Handik aurrera, ez zuten ez probarik egin, ez zaurituak sartu gelan, ez garbitu, ez ezer. Gela horren izena aldatu zuten. Handik aurrera, gelaren zenbakia 666 izan zen.






















Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by B A Khan